NOR GARA?
INNEVENTO zuzeneko komunikazio-ekintzen diseinuan, ekoizpenean eta egikaritzan espezializatutako ekitaldi-enpresa bakarra da iparraldean. Gure profesional-taldeak 60tik gora lagun ditu ardurapean, diseinu, azpiegitura tekniko, komunikazio, ekoizpenaren... sektoreetan.
ZER EGITEN DUGU?
Era guztietako ekitaldi instituzionalak edo korporatiboak garatzen ditugu: konbentzioak, irekiera-ekitaldiak, sari-banaketak, road showak, street marketina… Hala ere, zuzeneko benetako komunikazio-ekintzak izango diren ekitaldiak garatzen ditugu, batik bat.
NOLA LORTZEN DUGU?
Behar den moduko giroa sortzen dugu, edukiak igortzeko, emozioak sortzeko, bezeroaren helburuak betetzeko eta ekitaldi bakoitza ESPERIENTZIA BAKARRA izateko.
EGIN BOOK kudeaketa-sistema sortu dugu, modu antolatuan eta ahalik eta berme handienaz lan egiteko.
NON KOMUNIKATZEN DUGU?
Gure ingurunetik hurbilen dagoen eremuan: Bizkaia, Euskadi eta iparraldea, baita estatuaren gaineratikoan zein atzerrian ere, bezeroek eskatzen digutenean.
NON GAUDE?
INNEVENTO
Kale Nagusia 81, 6 solairua, 4 Dptua.
48011 Bilbo
T. 94 435 51 40 • Faxa: 94 435 51 41
innevento@innevento.com
SARIAK ETA ONESPENAK
EVENTOPLUS 2009
Audiomic producciones taldeko enpresa da, eta ekitaldirako azpiegitura onenaren onespena lortu zuen 2009an, INNEVENTOk antolatutako Euskalduna Jauregiaren X. urteurrenerako egindako lanagatik.
EVENTOPLUS 2008
INNEVENTOk Ekitaldien Bikaintasunaren EVENTOPLUS 2008 saria irabazi zuen eraginaren neurketa onenaren kategorian, Procter & Gamblerentzat egindako SDP Sevilla 2007 konbentzioagatik.
Bartzelonako Palau San Jordin egin zen gala.
PREMIO EIBTM 2008
NNEVENTOk EIBTM 2008 saria irabazi zuen “Best Event Evaluation” kategorian, Procter & Gambleren SDP 2007 konbentziorako garatutako proiektuagatik
Ekitaldia Bartzelonako Firan egin zen, EIBTMn bertan.